Skip to content

«Esku ezkerraz», Antonio Casado da Rocha

Haize bolada fresko bat badator euskal letren mundura. Antonio Casado da Rocha idazle donostiarrak euskaraz idatzitako bere lehendabiziko olerki bilduma bat aurkeztu du duela aste gutxi, ”Esku ezkerraz”, Utriusque Vasconiae argitaletxearen bidez. Gaztelaniaz idatzitako saiakeran eta olerkigintzan aritua izanik, hauxe da euskaraz irakurtzeko dugun estreinako aldia. Hitzaurrean, Angel Errok idazle nafarrak egina, liburuaren gai nagusietakoak, azaltzen dira besteak beste, euskaldun-berritasuna. Hau da, euskaldun berri bihurtzeko prozesuaz dihardu liburuaren muinak. «Beste» eskua nola erabiltzeaz.
Bitxia suertatzen dira jorraturiko gaiak, filosofia, politika, gizarte gaiak, zientzia, futbola, … poema askotan erabilitako ironia fina ez da nolanahikoa eta esan liteke ere umore handiz egindakoak direla horietako askok. Eta esan behar da gai nahasketa arrotz honek emaitza bikaina ekoiztu duela, “Esku ezkerraz” liburu hau, aspalditik ikusi ez diren freskotasun eta originaltasun handia duen lana dugulako, non mota guztietako erreferentzia kultur eta literarioak era konstantean azaltzen diren. Idazleak lerro gutxitan sartzeko ideia pila baten asoziazioa egiteko abilezia izango litzateke lan honen beste ezaugarri nagusia.
Balore literariotik urrunago begira, euskara ikasten dihardutenentzako inspirazio tresna, beldurrak, kezkak eta konplexuak alde batera uzteko, irakurlearengan konplizitatea bilatzen duen liburua, batez ere euskaldun-berriengan.

«Esku eskerraz», Antonio Casado da Rocha, 106 orri, 15 euro.

AUX Magazine aldizkarian (www.auxmagazine.com) argitaraturiko erreseina.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies