Skip to content

olerkia

Gerra

Bart, goiko lurraldeetako gerraren oihartzunak esnatu gintuen ekaitz artifizialak gauari iluntasuna ebasten zion egunsentian, udaberriro jaiotzen den errekaren ura gorriz tindatuta jaisten hasi da eguerdirako, lehenengo zaurituak iritsiko dira orain itsaso bila doan odolaren eske.   («Gerran idatzi nizuna», 2013)

Leave a Comment

Tximeleta zuriak

  Laster niregana etorriko dira eta ez dut lekurik izanen ezkutatzeko ohean sartuta, aiduru nago ba al dituzu entzutea? milaka katu teilatuetan ibiliko bailiran… hotza egiten du eta haizea disipatu eta gero zeru beltza tximeleta zuriz bete da leihotik ikus ditzaket, kristalean hiltzen ailegatzen ari dira eta okerren bilduma baino ez dut gorde zuretzat, nire lagun bakarra laster abiatuko naiz negu aldea ezagutuko dut.

Leave a Comment

Zu eta biok

  Zu eta biok, zimurtuko ez den lore sorta ikustezina hutsaren amets gelditua ezintasun goxoa zu eta biok, zentzubako soez eraturiko urteak itxaropenak hornitutako arriskua irrifar egiteko desenkusa zu eta biok, izan ez denaren bukaera gure aurrean ahanzturaren mehatxu erreala paradisua usteldu zuen nahia.   («Izarrak itsasoan hiltzen dira» liburuan argitaraturik 2004 urtean)

Leave a Comment

Hau bezalako egunetan

Agian gaur bikoteek gutxiago egingo dute berba haien besarkadak luzeagoak izan daitezen, agian aspalditik elkar ikusten ez duten lagunek hots egingo diote elkarri mintzatzeko gertatutakoaz, agian bezeroak dendarien begietara egingo du so trukea ematerakoan, eta gidariek biharko utziko dute hirira sartzeko etengabeko eztabaida mutu-gorra irratiak dioena entzutekotan, agian auzokideek ez dute ahoskatuko betiko esaldi tontoak igogailuan topo eginez gero kaleek lagun gutxiago jasoko dute gauez denok babesa bilatu omen baitugu hau bezalako egunetan, ohikotasunak odol publikoaz zikintzen diren jardunaldietan.

Leave a Comment

Ordu magikoan

Gaua bakardadea bezain tristea da hiltzeko ordu magikoa hurbilduz denean xuxurlapena bezain leuna zure eskuak lotan daudenean etsipenaz gogoratu nahi zaitut arrotza neure hirian sentitzea lortutakoan neure arestiko iragana bisitatu ostean helmuga ezak zoriontasun apala gogora ekarri dizkit gure su-etenak zerbait ez dabilela sinistu nahiko nuke mekanismo arrunta garela ohartarazi beharrean aho honetako suak ez dit minik egiten bereiztezin bilakatu den bidai laburretan amets guztiak loak hartuta baitaude eta ondo dela deritzot.     («Oinatsen itzala», 2013. Lasarte-Oria Literatur Lehiaketan saritua) Guardar Guardar Guardar

Leave a Comment

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies