Skip to content

Poesía

Zu eta biok

  Zu eta biok, zimurtuko ez den lore sorta ikustezina hutsaren amets gelditua ezintasun goxoa zu eta biok, zentzubako soez eraturiko urteak itxaropenak hornitutako arriskua irrifar egiteko desenkusa zu eta biok, izan ez denaren bukaera gure aurrean ahanzturaren mehatxu erreala paradisua usteldu zuen nahia.   («Izarrak itsasoan hiltzen dira» liburuan argitaraturik 2004 urtean)

Leave a Comment

Hau bezalako egunetan

Agian gaur bikoteek gutxiago egingo dute berba haien besarkadak luzeagoak izan daitezen, agian aspalditik elkar ikusten ez duten lagunek hots egingo diote elkarri mintzatzeko gertatutakoaz, agian bezeroak dendarien begietara egingo du so trukea ematerakoan, eta gidariek biharko utziko dute hirira sartzeko etengabeko eztabaida mutu-gorra irratiak dioena entzutekotan, agian auzokideek ez dute ahoskatuko betiko esaldi tontoak igogailuan topo eginez gero kaleek lagun gutxiago jasoko dute gauez denok babesa bilatu omen baitugu hau bezalako egunetan, ohikotasunak odol publikoaz zikintzen diren jardunaldietan.

Leave a Comment

Ordu magikoan

Gaua bakardadea bezain tristea da hiltzeko ordu magikoa hurbilduz denean xuxurlapena bezain leuna zure eskuak lotan daudenean etsipenaz gogoratu nahi zaitut arrotza neure hirian sentitzea lortutakoan neure arestiko iragana bisitatu ostean helmuga ezak zoriontasun apala gogora ekarri dizkit gure su-etenak zerbait ez dabilela sinistu nahiko nuke mekanismo arrunta garela ohartarazi beharrean aho honetako suak ez dit minik egiten bereiztezin bilakatu den bidai laburretan amets guztiak loak hartuta baitaude eta ondo dela deritzot.     («Oinatsen itzala», 2013. Lasarte-Oria Literatur Lehiaketan saritua) Guardar Guardar Guardar

Leave a Comment

Arrakasta gure irteera bakarra

Periodikoki aurkituko gaituzu bidean ibaian gora eta hiri hegian non dena dekadentziaz jantzirik dagoen elkarrekin ibiltzen direnen indarra gozatuz ondoezaren sua erraietan sentituz hala ere arrakasta baita dugun bakarra, gehiegiri ezezkoa sinatu eta gero leku honi ez dagokigula jakinik edo sinistuz egiaztatzeko bigarren bertsioa ez dugula orainaldian izoztu egin da gainontzekoan ohikotasunean sartu nahi ez dugula argi erakusten saiatuz gure ekintza bakoitzean ezezagunak gara errealitate honekiko salto bat egin nahi dugu irteera bila abiatzeko ametsa hortxe dagoela sinestarazi ostean kanpoan eta urrun zoriontsuagoak izango garela elkarri esanez etorkizuna gure erara diseinatzea badagoela orain arte jakinda, iragana oroitzapen faltsuez betetzeko gauza…

Leave a Comment

Kale garesti eta zikinak

  Ur geldoko ibai ahaztua gezurrezko zubirekin deuseztatutako dut porlana lokatz bihurtuko da egun euritsuetan perfekzio faltsuaren eiteak salatzeko arima gabeko lorategi ofizialei egingo diet so malkoen zehar, belar erruduna lehortu arte… Egunero ikusten dudan eraikin altuek hiri honen itsutasunaren laburpena erakusten didate eta itsasoak zamaturiko hodei beltzak azaltzen direnean zurrun bilakatzea nahi dut zeruak zintzilika eusten dieten hariak abail daitezen hiri hau urezko harkaitzen pean betiko desagertzeko salbaziorako dei guztiak neure barre iraingarrian debekatzeko, hitz hustuek eraturiko bakarrizketak oihartzun jasangaitza itotzean datzalako neure existentzia laburbildua arduragabekeriak azkenean irabazitakoan ibilia naizen giltzapean dauden kale garesti eta zikinetan.   «Garaituen musika…

Leave a Comment

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies