Skip to content

Ohean etzanda

Ohean etzanda
iluntasunaren larrutasunaz jantzita
loak ez nau bisitatu nahi
beroa izan liteke, hala ere
kafeina da burmuinean jolasean dabilena
sinapsiak biderkatuz
neure beldurren eitea eratuz buruan
loak hartzen ez dudanean
haien esklaboa naiz,
loaldia ote da askatasuna?

 

Dendako Leihotik” liburuan argitaraturik, 2001 urtean

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies