Skip to content

Poesía

Zeru afrikarraren milaka izar

  Atea ez nuen itxi nahi izan ametsak errealitatea mendean hartuko zuelakoan baina une batez bederen zeru afrikarraren milaka izar konpartitu genituen urrunegi baikenduen elkar baino zerbait gehiago edukitzeko bionak eta ez beste inorenak izan ziren loak harturik ez geunden bakarrak ginelako gure itsaso zaharreko beste aldeko hondartzeei so basamortuaren zauria hiltzen den lekuan musukatu zintudala irudikatu beharko dut hareazko haizeak ez du betiko iraungo, bai eta gauzatzeke geratu dena burutzeko itzuliko garela zin egin arren elkarrekin izango ez dela esatera ausardia aurkitu ezinik nabil errealitatea burukadak jotzen ditudan harresia baita minez elikatzen dudan basapiztia latza, irentsiko nauena une oro,…

Leave a Comment

Ohean etzanda

Ohean etzanda iluntasunaren larrutasunaz jantzita loak ez nau bisitatu nahi beroa izan liteke, hala ere kafeina da burmuinean jolasean dabilena sinapsiak biderkatuz neure beldurren eitea eratuz buruan loak hartzen ez dudanean haien esklaboa naiz, loaldia ote da askatasuna?   “Dendako Leihotik” liburuan argitaraturik, 2001 urtean

Leave a Comment

Xuxurlatuz

  Zugandik hurbil, elkarrekiko ahal garen bezain hurbil baina elkar ukitzeke senti dezaket nola ito nazakeen zure arnasak zaurkor sentiaraziz so horren esanahia asmatu ezinik hitz goxoak xuxurlatzeko eskatzen didazu behin sentitu zenuela berbizitzeko antzua dela gure amodioa, biok badakigu hedonismo hutsak aztarnarik utziko ez duelako iraganeko minari ekiten diogu gure orainaldiaren justifikazioak bare gaitzan susmagarriak izango garelarik beti besteak bezalakoak ez izateagatik.

Leave a Comment

Gure hiru minutuetako kantak

Asteburuko bizitza astearteko ordu txikietan urdin elektrikoa dario irratiari abesti debekatuak erritmo berripean lausoak elkarrekiko argi mehea islatuz laztan ikusezinez elkarri elikatuz hau amaitu egin da ez dago ahoskatu beharrik aitak denda ireki berri du itsaso uniformearen beste aldean semeak ikas dezan diruaren esklaboa izaten ezkontza hasi da prestatzen ama irla berdeko hiri beltzean askatasuna ezagutu nahi zuen alabarentzat teknologia berria dator gure hutsa apaltzeko urrun izango gaitezkeela baina ez duela axola, horixe dio telebistak belaunaldi hau agortuta dago gure hondartza ezezagunez beteko dira haiek ere gaztaroa edatekotan gogoko izango ez ditugun abestiak dantzatzeko olatuek ito egingo dituzte neska gazteagoak…

Leave a Comment

Udazkenaren amaiera

  Zuhaitzetatik joan da udazkena txoriek irekitako bidetik haizeak urrun eraman zuen biluzik geratu da basoa margul eta zurtz gure aurrean orbela lur bihurtuz doa zuriz estaliko den lur, hurrean hits daude orain adarrak gurasoen moduan seme-alabak abiatzen direnean loaldirako azken urratsa izan dela ulertzen hasiak gara.

Leave a Comment

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies